XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Tenplea labean eta hiru etapatan egiten da: a) Pieza labera sartu eta tenperatura jakin bat lortu arte edukitzen da; honi metalaren berotzea deritzo.

Adibidez, F-115 altzairuari dagokion tenperatura 815ampdeg;Ckoa da.

b) Ondoren pieza labean mantentzen da tenperatura jakin horretan, piezak bere masa osoan tenperatura berdina izan arte.

Honi piezaren galdaketa deritzo.

c) Azkenik, pieza labetik atera eta hozten uzten da.

Honi piezaren hozketa deritzo, eta hau urez, olioz, airez eta abarrez egin daiteke.

Baina altzairu mota bakoitzari hozketa-mota berezia dagokio.

F-115 altzairua adibidez, uretan hoztu behar da.

2) Iraoketa:.

Tratamendu hau tenplearen ondoren egiten da eta tenpleak sortzen dituen barne-tentsioak txikiagotzeko erabiltzen da.

Tratamendu honetan pieza pixkanaka berotzen da, gero galdatzen uzten eta azkenik abiadura egoki batez hozten airean normalean.

3) Suberaketa: .

Bere helburua altzairua biguntzea da.

Altzairua tenple-tenperaturan iraun erazi eta gero oso poliki hozten da.

c) Plastikoak: .

Plastikoak makromolekulaz osaturiko material sintetikoak dira.

Plastikoen abantailen artean, arintasuna, itxura ona, korrosioaren aurka duten portaera ona, isolatzaile elektriko onak izatea eta produktu kimikoen erasoa ondo jasatea aipa daitezke.

Bestalde, desabantailarik garrantzitsuenak, propietate mekaniko aldetik ahul xamarrak izatea, berotasunik ez jasatea eta metalekin konparatuz zaharkitzeko arrisku handiagoa izatea dira.